XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ez zaitez katuari bosgarren anka billatzen asi katuaren bosgarren anka, anka ez baiña isatsa izaten da-ta!.
- Algara bizian utzi zuan urrutizkiña, gure Don Gumersindo'k alukeri ura esatean munduko gauzarik bitxiena esan ba`lu bezala.
- Sir Solomon Newfork
- Esan dizut ertzaindi ortako buruzagiek batere konfiantzarik ez dutela merezi.
- Nere komandanteak jakitera eman dit, oraindik asko ez dala Don Gumersindo orrek berak, etorkizunaz kezkaturik dabillen XIII Alfontso erregeari,
- Errepublikazalerik ez omen da bampacirc; Españi'n
-
- Ortan beintzat, Joansendo, asmatuko al zuan!-, erantzun zion, inglandar geienak bezala, oso erregezalea zan Sherlock Holmes'ek.
- Ez dut bampacirc; uste, Mister Holmes.
- Ni ez naiz erregezalea; ezta errepublikazalea ere.
- Ni soilki euskotarra naiz.
- Eta egizalea.
- Ta, nere ustez, bi urte baiño lenago, galdua du XIII Alfontxo'k bere buruntza.
(Egiazko igarle agertu zan Joansendo mikelete-sarjentoa).
(1929'ko Dagonillean esan zuan ori.)
(1931'ko Jorraillaren 14'ean, nagusi zan Españi'n Errepublika).
- Zuek, nai duzutena usteko duzute, baiña Sir Solomon'en arazo ontan arrazoi dula iduritzen zait D. Gumersindo'k, - iritzi eman zuan Watson sendagilleak.
- Bizirik zegoala edan zuan Sir Solomon Newfork injinieruak urdaillean zeukan wiskia.
- Gero, lurrera erortzean orma jo zuan buruz eta bear baiño kaskarreko aundiagoa artu zuan.
- Orduan irten zitzaion aurreneko tiroa, eta bigarrena berealaxe, kirio astinduen eragiñez pistolaren giltza, naigabe, beatzez estutu zualako.
- Bere urdaillean aurkitu diogun wiski ugari arek, ez digu beste irten biderik uzten: Sir Solomon bera izan da, oartzeke, bere buruaren eraillea.
- Errua, Sir Salomon'ek arrapatu zuan mozkorrarena.
Arazoaren zurrunbilloak mendean arturik zeukan Sherlock Holmes gizagaixoa.
Ez zuan argi-biderik ikusten.
Ordurarte izan zituanak baiño naasiagoa zan Sir Solomon Newfork injinieruaren arazoa.
Kirioak, nerbioak, baretzeko, binboliña artu, eta Sarasate'ren